Dirulaguntzak

 

Oinarriak

1.- Norentzat izango dira dirulaguntzak

  • Muskizen kokatutako merkataritzako eta ostalaritzako establezimenduentzat.
  • Herriko elkarteentzat

2.- Zer lagunduko da diruz

Dirulaguntza honako hauek jaso ahalko dute:

  • Errotuloak
  • Toldoak edo olanak

3.- Zenbatekoak dira dirulaguntzak

Euskara Zerbitzuak 1750 euroko aurrekontua izango du 2013an xede honetarako

Euskara hutsean idatzita dagoen errotulu bat jartzen duenari, gehienez, horren %50 abonatuko zaio. Gehienez, 360 euro emango da.
Euskaraz eta erdaraz, hau da, hizkuntza bietan, idatzita dagoen errotulu bat jartzen duenari, gehienez, horren %30. Gehienez 180 euro abonatuko zaio, beti eta elebitasun pizgarriaren irizpidea erabiltzen badu, hau da, euskarazko testuak, bai tamainagatik, tokiagatik edo azpimarratuta egoteagatik, lehentasunezko trataera badu.

Diru-laguntzaren guztirako zenbatekoa urtero-urtero zehaztuko da Udal Aurrekontuan.

4.- Kontuan hartu beharrekoak

  • A) eta B) arauak kartel edo elementu bakoitzari aplikatuko zaizkio. Beraz, denda
       batek, errotulu bat baino gehiago jarri
             dezake, bere fatxadak hala eskatzen badu.
  • Ezin izango dute A) eta B) ataletan azaltzen den dirulaguntzarik lortu, bakarrik izena, edo abizena, edo izen-abizenak dituzten errotuluek.
  • Ez du dirulaguntzarik jasoko txarto idatzita edo oker gramatikalik duen errotuluak (Honelakorik gerta ez dadin, irakurri 4. puntua)
  • Udalak, bere Euskara Zerbitzuaren bitartez, itzulpengintza eta aholkularitza zerbitzua eskainiko du doan; eta horren berri emango die interesa dutenei.
  • Establezimenduaren jarduera-eskariarekin batera, interesdunei gai honen inguruan lortu daitezkeen dirulaguntzen berri emango zaie. Errotuluak euskara hutsean edo elebietara jartzeko gomendioa egingo zaie.

5.- Aurkeztu beharreko agiriak

  • Eskaera orria (PDF 184KB) + kontu korrontearen zenbakia (20 zenbaki)
  • NAN edo IFK agiriaren kopia
  • Aldatutako edo jarritako errotulu edo elementuaren jatorrizko faktura eta ordainketaren agiriak.
  • Errotulua jarrita dagoela frogatzen duen argazkia. Errotulu bat baino gehiago denean, argazki bana aurkeztu behar da.