Dirulaguntzak

 

Nori zuzendua

2012-2013 ikasturtean HABEk homologatutako euskaltegi batean ikasi dutenei.

Betebeharrak

  • Muskizen erroldatuta egotea
  • 16 urte beteta izatea
  • %90eko asistentzia
  • Ikastaroa gainditzea edo aprobetxamendu ona.
  • Bestelako diru-laguntzarik jaso ez izana

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

  • Eskari normalizatua
  • NANaren fotokopia
  • Matrikula ordainketaren ziurtagiria
  • Asistentziaren ziurtagiria (euskaltegiak emandako eta jasotako orduak agerraraziko ditu)
  • Matrikulatutako kurtsoa gainditu  izanaren edota aprobetxamenduaren ziurtagiria.

Eskatzeko epea eta lekua:

2013ko urriaren 1etik urriaren 25era, Muskizko Udaleko Erregistroan edo Muskizko Euskara Zerbitzuan, jendaurreko ordutegian (9:00etatik 13:00etara)

Oinarriak: Bizkaiko Aldizkari Ofizialean aterako dira.