Antolaketa

 

Jarduera administratiboa bi modutan sortzen da: Udalbatzaren ekimenez eta herritarren eskariz. Bigarren kasu horretan, interesatuak lehendabizi eskaria egin beharko du udal-erregistroan. Handik Idazkaritzara pasako da, eta handik eskariari erantzuna eman beharko dion sailera eramango dute.

Sailean aztertu egiten dute, eta, ondoren, dagokion Informazio-batzordera edo zuzenean Gobernu-batzordera edo Alkatetzara bideratuko dute.

Informazio-batzordeek ebazpena eskatzen duten gaiak aztertzen eta prestatzen dituzte.