IBILBIDE OSASUNTSUAK
Muskizko ibilbide osasuntsuak gaitasun ezberdineko ibiltari guztiei zuzendutako proposamena dira. Gure herri barnean aktibitate fisiko osasuntsua praktikatu nahi duten erabiltzaile guztiak bideratzea da gure helburua.
Ibilbideak eratzeko orduan iraupena, distantzia, desnibela eta zailtasuna bezalako neurriak izan ditugu kontuan. Honela jende guztiak eskuragarri izan dezake ibilbide bat bere gaitasunaren arabera.
Ibilbideak direla eta, kultura, paisai eta ingurumen balioa daukaten lekuetara hurbiltzeko haitzakia aurkitu dugu.
Amaitzeko soinketa osasuntsua egitera animatzen zaituztegu eta geure partetik gure bide sarea suspertzeko ahalegina azaltzen dizuegu.