Historia: hastapenak

Barbadun ibaiaren beheko arroaren eta bokalearen ezaugarri bereziek oso antzinako, hots, Paleolitiko populamendu baten frogak uzten dizkigute. Goi Paleolitikoan zehar Barbadun ibaiaren ehizean eta bilketan egiten zuen giza talde baten ustiaketa lurraldea zen; talde honek eduki zuen kanpalekurik garrantsitsuena Arenatza harpea izan zen. Kobazulo hau erlijiori lotutako errituetarako erabiltzen zela ere esan genezake, batez ere bertan marrazturik dauden oreinen irudiak aztertuz gero.

Muskizen aurkitu diren aztarnarik zaharrenak askoz ere beranduagokoa den Eneolitiko-Brontzea deritzon arokoak dira, K.a. IV._III. milurtekoak hain zuzen. Momentu hartan, nahiz eta ehizean eta bilketetatik bizi, gizakia nekazaritza eta abeltzantza ustiatzeko eta elikagaiak ekoizteko gai da. Ekonomia hondakari hura ekoizpen-ekonomiara bilakatzeko prozesu hau motela izan zen oso eta jarrai-kakoa. Dudarik gabe bilakaera honek gizartearen antolaketaren aldaketa ere sortarazi zuen. Giza taldeak zerupean bizi ziren, Iiso Betaio (Garape-Antzertales) bezalako herriskak osatuz. Talde hauen espiritualitatea nabaria zen. Hilel oroimenez buruzten zen kultuak zerupean eraikitako monumentu funerario asko utzi dizkigu (trikuharriak eta tumuluak, batez ere inguru menditsuetan) eta kobazuloetan ehortzitako gorpuak. Muskizen ez dugu erritu funerario hauen bikoiztasunaren adierazpenik aurkitu (Barbadun ibaiaren itsasoratze inguruan gorpuak harpeetan ehortzen zituzten, eta hurbilen dauden trikuharriak Alen-garapen-n daudela esan behar da). Harpe-ehorzketa fenomeno honen adibide oso ona den aztarnategia Ramos gaina deritzona dugu. Oso txikia den harpe honetan gizakien eta tresnen aztarna ugari bildu dira.

K.a. lehen milurtearen hasieran kultura desberdinaren gabe den giza talde indoeuroparrak heltzen dira Euskal Herrira, etorkin hauen kultura berton bisi ziren taldeena baino aurreratuagoa zen. Erritu funerario berriak praktikatzen zituzten (errauspena), teknologiaren alorrean ere berrikuntzak ezagutzen zituzten (burdinaren metalurgia eta tornuan landutako keramika). Eta ez hori bakarrik, herriskak leku garaietan eta mendiska gailurretan eraikitzen hasi ziren eta harresiz inguratzen (irunak). Talde berriek ekonomia mota bikoitzari lotuta jarraitzen zuten, helburulegez irautea bera zuen ekonomia hain zuzen, eta zer esanik ez, sarritan talde osoa elikatzeko eznahikoa zen ekonomia. K.a. lehen mendean erromatarren gudarosteen presentziaren berri dugu; lehenbiziko aldiz Kantabriar isurialdeko biztanleen datu zehatzak dauzkagu. Estrabon-ek leinu hauen bizitzari buruzko idazkiak ditu eta talde hauen izena ere aipatzen du, Ason eta Nerbioi ibaien artean bizi diren giza taldeak (Muskizkoak barne) Autrigoiak ziren.

Egungo aroaren hastapenetan Erromak bere politika kolonatzailea garatu zuen enkarterrietan zehar, batez ere Flavioek eta Antoninoek Iharduketa eremua Inperioaren bazterretara arte eraman nahi izan zutelako. Castro Urdiales-en Flaviobriga zeritzan kolonia eraiki zuten, seguruenik bertatik Somorrostro Ibarreko burdin-meen ustiapenei etekina ateratzen zioten. Baliteke K.a.I. mendean Pliniok Kantabria eskualdeko burdinazko mendi bati buruz esaten duena Trianoko mendiei buruz esatea. Enkarterriak zeharkatuz bide garrantzitsu bat ere bazegoen, Flaviobriga eta Pisoraca (Herrera de Pisuerga, Palentzia) artekoa.

IX, mendera arte izugarrizko hutsunea dago agirien atalean. Alfontso III.aren kronikan (880 urtean) haren aurrekoa zen Alfontso I.ak Karrantza eta garape jendeztatu zituela esaten da. Muskizi buruz zuzenean izan ez arren, Somorrostro Ibarrari buruzko lehen agiri idatzia 1066.ekoa da. Dirudienez erromatarren kulturaren eraginak ez zituen bertako leinuen ohiturak eta usadioak aldatu, eta Muskiztarrek beraien jabetza mugagaitzetako nekazaritzaren eta abeltzantzaren baliabideak ustiatzen jarraitu zuten.

  • Enkartur
  • Nekatur
  • Mybilbaobizkaia
  • Euskadi Basque Country
  • Euskal Herriko Meatzaritzaren Museo