Turismoa

 

XVI. mendean burdingintza eraldatu egin zen, indar hidrauliko eta gabiaren erabilerari esker. Bizkaiko burdinoletan zerabilten mea Somorrostro Ibarrekoa zen; hemen atera eta lehor zein itsasoz garraiatzen zen. Itsasoaren eta ibaien garrantzia funtsezkoa zen herri-batzarrarentzat, mea ezezik elikagaiak ere garraiatzeko erabil zitezkeelako. Muskizko auzotar asko utzigintzan eta itsasoko ihardueretan ziharduten garai hartan: marinelak, itsasgizonak, pilotuak San Nikolas kofradian bilduta zeuden itsasgizonen ermandatearen kideak.

XVII, mendean, zenbait familiak beren ondarea aberastu zuten burdinari loturiko merkataritzari esker. Simon de la Cuadra jaunak bi burdinola zeuzkan (El Pobal eta Bilotxi), eta lurrak eskuratu eta basoak birlandatu zituen. Negozioei esker herri-batzarreko gizonik ahaltsuena izan zen, eta poterearen erdigunea Muñatoizeko San Martinetik San Juaneko ontzitegi zaharraren ondoan zegoen "La Puente" izeneko bere egoitzara eraman zuen. Herribatzarra bost koadrila edo erregimendu banaturik zegoen (La Rigada, El Valle, Memerea, Musques eta Pobeña), eta Gurutzearen postuan biltzen ziren ordezkariek gobernatzen zituzten.

XVIII. mendean Herri-Batzarre urrezko mendetzat jo dezakegu. Borboiak erregetzara heltzeak burokraziako gizarte maila berria potereaz jabetzea erraztu zuen, eta denboraren poderioz maila horretako kideak nobleziako bihurtu ziren. Burokrazia horren eredua dugu Sebastian de la Cuadra y Llarena jauna, zein Felipe V.a errege zela "Secretario de Despacho Universal del Estado" izan zen (1736-1768). Egindako zerbitzuen sariak erregek noblezia titulua eman zion, Villarias-eko Lehen Markes izendatu zuen. Zeukan lanpostu pribilijiatuaz baliatuz bere familiaren interesen alde egin zuen, eta jokaera hau hain izan zen garrantzitzua, non Enkarterriak eta Biskaiko Jaurerriaren arteko lehia ere biztu baiitzuen, burdinaren garraio eta salmena zela eta.

Herri-batzarreko biztanlego kopurua 900 eta 1000 bitarteko edo zen, iharduera ekonomiko nagusiak burdinmea ardatz zutenak (olagizonak, ikazkinak, errementariak, gurdizainak), guzti horien erreferentziaguneak burdinolak ziren (Bilotxi, El Pobal...), eta itsas garraioa, Pobeñan erdigunea zuena; hemen merkataritzan ziharduten familiak ezarri eta aberastu ziren. Merkataritzari esker gureherrian hain bereizgarri diren jauregi-etxeak eraikitzeko behar izan zen kapitala bildu zuten; horren adierazgarri gorenak Pobeña eta Ibarra dira. Ekonomiaren egoera ona zelako beste erakusgarri bat hiriaren azpiegiturako lanetan dugu: zubi berriaren eta bi elizaren (San Juan eta Pobeñan) eraikintza.