Turismoa

 

IX-XIV. mendeetan zehar aldaketa izugarriak gertatu ziren: kristautasuna hedatu zen; dorretxeak boterearen gune bilakatzen dira, elizaren kalterako; ekonomiaren bideak zabaldu egiten dira (burdina eta merkataritza); herrilurrak norbanakoen eskuetara pasatzen hasten dira; leinuetan oinarritzen zen gizarteak porrot egiten du; gizartea desorekatu egiten da eta entitate berriak sortzen dira: hiribildua, auzoa, baserria.

Kristautasunaren hedapenarekin bat gizartearen eta ekonomiaren elementu berria izango dena agertzen da; eliza. Elizen eraikitze fenomeno hau XI. mendetik aurrera nagusitu zen, eskualdekoen artean zaharrena Pobeñako Andra Mariarena eta Kardeo-ko Cerrada de Ranesgoa dira. Hasierako elizak oso sinpleak eta txikiak ziren, inguruan komunitateko jendea lurperatzeko saila bat zegoen. Lurperatze erritu hauek kristauak izan arren, hilen babesa eta kultua bereizki zaintzen zuten kristautasunaren aurreko errituak bizirik zirauten. Baina eliza ekonomia gunea ere bazen, hamarrenen bidez nekazaritza eta abeltzantzaren iharduketetan ustiaturiko gaindikin eskasak eskuratzen zituelako. Eliza hauek norbanakoen jabetzapekoak ziren eta beste edozeinoinondasun bat legez bazegoen erosteko edota dohaintza egiteko aukera. Eliza baten jabe zenak gainontzako auzotarrek ez zuten eskubideak izaten zituen. Larreak, fruitondoak eta kaia zituen Pobeñako Andra mariarena Elo Bellacoz anderearena zen (azkenean eman dugun datu horrek nolabaiteko itsasoari loturiko iharduera adierazten du), XIII. gizaldian, Bizkaiko Jauna zen Diego Lopez de Haro "Onak", Sancho Ortiz Marroquin de Montehermoso jaunari Somorrostro ibarreko zebait eliza eman zizkion. Navas de Tolosa-n egin zizkion mesedeen truke.

XIV. mendean krisi ekonomiko aroa hasi zen: jauntxoak jasotzen zituzten diru sarrerak mantentzeko edozer egiteko gai ziren, eta "nork duen gehiago" delako gurpil zoroan sartu ziren, hau da, errenta gehiago, aberastazun gehiago, onura gehiago nork eduki. Behe Ertaroko Bizkaiari buruzko gertakizunen informazioa Lope Garcia de Salazar-i esker daukagu. "Bienandanzas y fortunas" liburuan leinuen arteko gatazkarik ezaugarritsuenen berri ematen digu. Salazartarrek, kronikalariaren familiak, Somorrostro bailara osoa kontrolatzen zuten euren Muñatoizko gaztelutik. Familia hau Muskizera 1256.ean heldu zen, Muñatoiz familiarekin bat egin zuenean; beste ahaide nagusi asko legez, familia hau lur eta gizakien jabe zen: errentak jaso eta zerga salbuespenak zituen, eta bere eraginpean zegoen inguruko biztanleen gaineko aginpidetza ezartzen zuen.

Ia beti baseliza, burdinola eta erroten inguruan kokatzen ziren lekurik estrategikoenetan (bideak, kaiak...) hamaika dorretxe eraiki ziren, datu hau garaiko egonkortasun ezaren adierazpen argia baino ez da. Dorretxeen kopuruaren ugaltze hau Salazartarrak Muñatoizera etortzenarekin bat hasi zen, familia indartsu honek, ahaideak udalherriko auzo guztietako dorretxeetan ezarriz, oinatxetik lurralde osoa kontrolatzen baitzuen: Pobeña, Montaño, Memerea, San Julian, Santelices eta La Rigada. Dorretxe hauek jaunek inguruko baliabideak ustiatu eta administratzeko guneak ziren. Garai hartako eraikuntzarik adierazgarrierena Muñatoizko gaztelua da.

XIV.menderako bazegoen San Julian de Musques zeritzon lurralde entitate bat, hala adierazten baitu Lope Garcia de Salazarrrek Somorrostro ibarreko mendien banaketaz ari delarik. Ibar honetan Bizkaiko Enkarterrietako hamar udalerrietako bi zeuden; dakigunez Enkarterrietako gobernuaren organua Urrestieta-ko Batzan zegoen. Udalerri horiek Hiru Herri-Batzarrak (Santurtzi, Sestao eta Trapaga aran) eta lau Herri-Batzarrak (Muskiz, Zierbena, San Pedro eta Abantoko Santa Juliana) ziren. Zazpi herribatzarrok eta Portugalete hiribilduak Somorrostro Ibarra osatzen zuten. Bi udalerriek beren juridiskzioak mugatua zeuzkaten eta lurralde zabala zuten meneko, zazpiek batera ustiatzen zituzten "Trianoko Mendi Goienak"; Burdina, larre eta baso ugari zuten lurrak ziren.