Turismoa

 

Muskizko historian, XIX. mendean bi izan ziren jazoera nagusiak, karlistadak, hauek eragin zituzten aldaketa administratibo eta juridikoengatik, eta mehatzaritzaren arrakastak, gure herriaren itxura goitik behera aldatu zuelako.

Liberalek lehen karlistadan lortu zuten garaitiak Somorrostroko ibarraren administrazioa ukitu zuten zenbait legeria aldaketa ekarri zuen. Bada, 1841.ean ibarreko lehengo herri-batzarren ordez udal berriak eratu zituen "Ley de Ayuntamientos del Reino" (erresumako Udalei buruzko Legea), legea eman zuten, eta hala Muskizko San Julian Udalerria sortu zen. Estaduaren politika iraunkortasunik ezak gerra irazeki zuen berriro 1873. urtean. Muskiz eta Abanton batalla ikaragarriak izan ziren, bai karlistak bai liberalek alde hori menpeko izatea Bilbo hartzeko ezinbestekoak jotzen baitzuten. Gudalosteak hiru aldiz oldartu zitzaizkion elkarri hauek Somorrostroko gudaldiak deritze. Biztante zibilek gerraren jazarpenaru eutsi behar izan zion, besteak beste direla San Juan Bonbardatzea erabaki zutelako. Somorrostroko Aldarrikapenak (1876-III-13) estadu espainiarren konstituziopeko batasuna izan zuen mesu nagusitzat (urte horretako konstituzioan ezarri zen konzeptu hori), eta euskal foruan abolizioa gauzatu zuen.

Gure mendietan burdinmea egoteak berebiziko garrantzia izan du gure historiaren bilakaeran eta, Erdi Aroan bertan jada iharduera garrantzizkoa izan bada ere, XIX. mendearen bigarren erdiaz gero (Muskizko bizitza arras aldatu zela esan dezakegu, historia bitanbana dezakegu muga horren arabera), XIX. mendearen bigarren erdira arte meatzen jabetza herkidegoarena zen eta enkarterrietakoek nahi zuten tokian eta edonoiz atera zezaketen mea, baldin eta beste inori kalterik egiten ez baitzioten. Legemarko honek ustiategiak ugaritu zituen; ustiategiok mea ateratzean zailtzasunak sortzen zirenean bertan behera uzten zituzten. Hurbiltasun geografikoengatik eta pribilegioak zirela eta, Somorrostroko zazpi herri-batzarretako auzotarrek ziharduten nagusiki meatzegintzan.

Foruen abolizioak (burdina gordinik atera eta esportatzeko baimena), mearen kokarea geografikoak (itsasoz garraiatzea errazagoa zen) eta teknikaren aurrerakuntzek meatzegintza intentsiboa sor zedin eragin zuten. Bertoko eta kanpoko kapitalek bat egin zuten etekin handi eta azkarrak erdietsi asmoz. 1859.ean lehen meatzea erregistratu zuten gure herrian, eta 1868,az geroztik beste lau gehiago dituena. Esaterako, ondokoek izan zituzten meatzeak Muskizen: Alfred Edwards, Triano Iron Ore eta Mac Lennan. Legeria aldatu eta meatzeak jabe berriek eskuratu zituzten aldi berean Muskiz eraldatuz joan zen; trenbideak egin ziren, planu makurtuak meagarbitegiak, aire-tranbiak,... mea hobeto garraiatzeko lanak azken batean.

Meagintzaren areagotzeak inmigrazioa ugaria izatea eragin zuen, karlistadak amaituz gero batipat. Biztanle kopuruaren hazkunde neurrigabea, gutxieneko azpiegiturarik eza, higiene-baldintza ezin txarragoak, lan baldintza arbulagarriak... gizarte-haserrea biztu zuten faktoreak izan ziren, eta haserre hori langile-erakunde eta alderdi politikoen bidez antolatu zen.