Ondarea

 

El Pobal dorretxearen ondoan dago, Lamiozingoerrekak zeharkatzen duen Sorginleku deritzon tokian. XIII-XIV. mende aldera nagusitu zen burdinola hidrauliko motakoa da. XVIII. gizaldian, Villariasko Markesa bizi zela, berriztatu egin zuten eta egun duen itxura hartu zuen. Haren sutatik Barakaldon instalatu zen lehen Labe Garaia iziotu zuen garra hartu omen zen.

Burdinola harlangaitzezkoa eta barruan instalazio hidraulikoa, su-aroztegia, ikaztokiak edo mea-biltegiak ditu. Gabi-mekanismoa gurpila itsatsirik duen malardatz batez eraturik dago; gurpilaren gainean suaroztegiaren balenga altxatzen duen zur-sataidun ustaia zilokaturik dauka. Zursataia igarotzen denean, balenga bere buruaren pisuaz erortzen da eta burdingoria kolpatzen du, minutuko 10 kolpe emanez gutxi gora behera. Horrez gain, haizeztapen-gurpila ere badauka. El Pobaleko mailutzarra izugarri handia da eta 360 kiloko pisua dauka, azkasi enborrez egindako girten luze baten gainean, Ugesiak andapararako uraren igarotzea neurtzen du. Andaparatik, desbideraketa baten bidez, zorrotonak zut dauden paren kontra jotzen du.

Ondo-ondoko gelan suaroztegia dago, zeinetan baitaude suaroztegiaren oinarria, leihokak eta, lehiokaren xaflaren aurrean, olagizonek lan egiten zuten sutegia, Ikaztokien atearen ondoan olagizonen erremintak biltzen ziren: ingudea, para, bahea, pikoia, trukesak, berunerako txaberga, zurboilak, etab.