Ondarea

 

Bizkaiko kostaldeko mendebaldean XIX. mendearen amaieran harlanduzko oin gainean eraikitako zamatokia da eta metalezko besoak ditu, burdinbidez ailegatzen zen mea itsasontzietako sotoetan sartzeko. Egun Ingurua Itxaslur Parkea da eta Bizkaiko aisialdirako lekurik atseginetakoa da.

Aintzinako trenbidean paseatuz, itsaslabarrak, ibarrak eta mendiak zeharkatzen dira. Bi sarbide dago: bata, Pobeñatik hormigoizko 120 eskailera igoz (plano inklinatu baten hondakinen gainean eraikiak) eta bestea, Kobaronetik bertatik.