Ondarea

 

Salazartarren jauregia

Muñatoizko gazteluaren ondoan, bidetik nahikoa hurbil. Haren fatxadean Muñatoiz eta Salazartarren armariak daude zizelaturik.

Enterrado jauregia (s. XVIII)

Salazartarren jauregiaren aurrez-aurre dago, bidearen bestekaldean. Fatxadan, balkoi baten gainean, Muñatoiz eta Salazartarren armarri bat dago.

Treto jauregia

Santanderrerako bidearen ondoan kokaturik dago, ezkerraldean. Atearen gainean Treto,Quadra, Montaño eta Llano leinuen armarria dago, bat laurden bakoitzean.

Alvarado jauregia (s. XVIII)

Santanderrerako bidearen eskuinaldean kokaturik dago, Tetro jauregia baino Muskizerantzago. Fatxadan Alvarado, Quadra eta Mollinedotarren armarria ikus daiteke.

Lavalle jauregia

Alvarado jauregia baino metro batzuk lehenago kokatua, Santanderrako aipatu bidean. Erdiko baikoiko atearen gainean Lavalle, Cortes, Zugasti eta Ortiz eta Cartabloren armarria dago.

Llarena jauregia (1727)

Somorrostro/Donibanetik Pobeñara doan bidean kokaturik dago, ezkerrerako desbideraketa batean. Fatxadan, ia erlatzaren azpian, Llarena, Salcedo, Quadra eta Gortazartarren armarria dago.

Villar jauregia

Muskizko San Julian elizaren aurrez-aurre kokatua. Bidera begira dagoen fatxadan arte-balio handiko armarria artatzen da, zeinek Villartarren armak irudikatzen baititu.

Muskiz-Muñatoiz jauregia

San Julian elizatik gertu dago, bidealde berean. Erdiko fatxadan, eta frontoi neoklasiko batek erremataturik, Asturias-Muñatoiz, Salazar eta Muskiz leinuen armarri ederra dago.

González edo Sota jauregia (1726)

Erdiko balkoiaren gainean Gonzalez, Melida, Treto eta Llanotarren armarria dago.