Ondarea

 

Memerea oinetxea

Memerea auzoan kokatua, Muskiztik Garapera doan bidearen ezkerrerako desbideraketa batean. Fatxadan, ia erlatz parean, Sobrado, Mollinedo, De la Puente eta Rozas leinuen armarria dago.

Sendeja oinetxea (1747)

Santanderrerako bidean kokatua, Lavalle jauregia baino lehenago. Altuera desberdineko etxe biek bat egiten duten tokian, Sendeja eta De la Quadratarren armarria dago.

Oyancas etxea (s. XVIII)

Llarena jauregia dagoen bidetik aurrera eginaz koaturik dago, asfaltatua bukatzen den tokian.

Muskiz-Murga etxea

Gonzalez jauregitik San Julian elizarantz doan bidearen ezkerraldean kokaturik dago. Fatxadan Muskiz-Murgatarren armarria du.

Barandika etxea

San Julianetik Pobeñarako bidearen gainean dago.

Álvarez de la Bodega etxea

Jauregi bukatu gabearen gaineko muino batean dago, Pobeña auzoan. Haren fatxadan bi armarri daude: Salazar eta La Bodega leinuenak.

Urioste etxea

Elizatik nahikoa gertu, bidearen bestekaldean. Elizaren aurreko fatxadan Sobrado-Salazartarren armarria dago.

Altxiga etxea

Pobeñako erdiko kalean kokaturik dago. Leihoburu batean bi armarri ditu: Atxiaga eta La Bodega leinuak.

Salazar etxea (1646)

Revilla auzoan dago eta El Valletik ere sarbidea du. Fatxadan, balkoi baten gainean bi armarri daude, bata Salcedoren armena aldaketa batzuekin, eta bestea Salazartarren armena.