Ondarea

 

Eliza 1750ean ezarri zen, Pedro de la Quadra jaunak eraikia.

Angelu zuzeneko oina du, aurrekaldean fatxadan erdiratu eta lau isurialdeko estaldura txiki batek koroatutako dorre karratua duela. Dorrearen azpian ate nagusia dago atalburuduna.

Elizpe edo alboko arkupea nahikoa txikia da. Harlangaitzekoa da, salbu eta angeluetakoeta besozuloetako harlandua, Alboetan zurkaitzak ditu. Barneluzego bakarrekoa da, angelu zuzeneko eliz-bularrez. Barnean hiru erretaula biltzen ditu: San Nikolasena, Karmengo Amarena eta San Joserena. Aipagarriena erdikoa da, hots, San Nikolasena, barrokoa eta ondo taiututakoa. Harekin batera Andra Mari txiki bat ere ikus daiteke, gotikorako trantsiziokoa. Sakristian, elizbularrari itsatsiak, altzariak dira gauzarik apaigarriena.