Ondarea

 

Muskizko zaharrena. Ertaroan eraiki zen eta XVI mendean berrenaiki.

Barneluzego bakarrekoa da. Eraikinaren oinean bost altuerako dorre karratua dago -azkena, kanpaiduna- angelu zuzeneko lau pilare handitan oinarritua, bi barneluzegoari itsatsiak eta beste bi askeak. Pilareak puntuerdiko arkuez elkarloturik daude, ganga erztuna osatuz. Ataurrea dorrearen behealdeko arkuetatik sarrera duena, zorroztuxea eta txaranbeldua dago.

Egun, barneak bi zuin ditu. Lehenean aldarea dago eta elizako irudirik gehienak, eta horietatik aipagarriena XVII, mendeko Pletatearen taila bat, horman jarria. Bigarren zuinean korua dago, zeinen azpian hiru zatitan banatzen baita espazioa. Eliza osoko gangak izaritxurakoak dira.
Aurrekaldeko fatxadatik metro gutxitara, harrizko gailurgurutze ederra dago.