Ondarea

 

Eraikuntza 1742an hasi zen Barbadun zubia zegoen tokitik hurbil 1682. eta 1685. urte bitartean eraikitako San Joan baseliza kokatzen zen leku berean.

Haren oina gurutze latindar itxurakoa da. Gurutzadunazko barneluzego handia du, eta alboetan bi kapera. Isurialde biko teilatuak estaltzen du. Fatxada lehen gorputz garai batek osatzen du, lau ostiko artekideez hornitua, eta erdialdean sarrerako atea du; bigarren gorputz hormakonkaduena, San Joan Bataiatzailearen irudia; hirugarren gorputza ertzetako bi dorretxok osatzen dute, zein gurutze batek koroatzen duen frontoi ebaki batek elkarlotzen batitu.

Barneluzegoaren bi aldetara, fatxadatik abiatu eta alboetako kaperetako hormetaraino iritsiz, arkupeak daude. Bi potada ditu: nagusia, hau da, fatxadakoa dotoreena da. Puntuerdiko arku handi batek eratzen du. Arku handi horren barruan dago sarbide nagusia, hau ere puntuerdikoa eta gainontzeko harriaz ez besteko kolorekoa, timpanoarena egiten duen gurutze latindarreko frontoi triangularrarekin. Frontoiaren erdialdean, harrizko erliebean, San Joan Bataiatzailearen burua. Beste atea, sarbide arruntekoa, iparraldeko fatxadako elizpean dago.

Barnekaldea lau zuinek eta aldare nagusia dagoen angelu zuzenekoak, aro modernoko koloretako beirin-leihoak dira. Ebanjelio aldean San Sebastianen kapera dago, Villariasko Markesaren jabegopekoa.

Gaur egun, gabarro zurizko marmore beltzezko monumentua dauka, eta Villariasko lehenengo Markesaren soin-irudia eta armarri bat biltzen dituen horma-konka.

Epistola aldean beste kapera bat dago, Quadra-Salcedo familiaren jabegopekoa, alegia. Bi kaperok elizaren eraikuntzaldiko burdin landuzko hesi ederrez sarraturik daude, aipatu familia bien armarriez osatua.