Ondarea

 

Pobeñako portuak egiten duen penintsula batean kokaturik dago, oso toki bitxian.

Angelu zuzeneko oina du, eta kanpanorma erdiratua; haren ekialdeko fatzadak arkupe txiki bat dauka. Harlangaitz kolatutakoa da, atezango eta ataburuko harlanduzko lan batzuk izan ezik. Estaldura bi isurialdekoa da. Barnekaldean hiru aldare txiki ditu: bata, Ama Birjinarena, eta alboetakoak, San Nikolas eta San Bartolomerenak. Halaber, bi kuadro ditu: bata, Ama Birjina Jesus umearekin eta bestea, baseliza eraikitzeko zioa eta haren gutxi gorabeherako daia (1768) azaltzen dituen legendaduena.

Legenda honek Pedro de Llano jaunak altxa zuela adierazten du, zeren hark promesa hori egin baitzion Soroskundeko Amari, La Habanako portura sartzera zihoazela hark eta bere lagunek jasan zuten ekaitzetik onik ateraz gero.