Ondarea

 

Dorreak gaur egun duen itxuraren arabera eraikitzea Lope Garcia de Salazar jaunak agindu zuen XIII. mendearen lehen erdialdean, asaba batek XI. gizaldian eraikitako beste eraikin xumeago baten zimenduen gainean. Bizkaian jatorri-jatorrizko ezaugarriak artatzen den gaztelu bakarra da.

Bi barruti eta dorre bat dauzka. Lau aldeko lehenengo barrutiak uhoitz bana du angelu bakoitzean eta hegoaldeko fatxadaren erdialdean gailentzen den dorrexka karratu bat.

Lehen barruti honetarako sarbidea zubi altxagarridun atea zen, eraikinaren inguruko sohornaren gainean zegoena.

Bigarren barrutia sinpleagoa zen eta almenak eta gezilehioak zituen. Erdiko dorrera sartzeko arku mako-zorrotz bat zeharkatu behar da, zeinen gainean baitaude familiarren hiru armarriak: Muñatoiz, Salazar eta Butroe, Erdiko dorrea, Omenaldiarena deritzona, 1949-1950.eko errestaurazio-aldian jarritako almenez inguratua dago. Ez dauka kainik edo lehen etxebizitzara igotzeko eskailerarik, non ate makozorrotza baitago. Dorrearen hormetan kisu-harrizko gezilehioak eta lehio bakun edo bikoitzak ikus daitezke.

Muñatoizko gazteluak, jauregiak eta Muñatoizko San Martin baselizak osatzen duten arkitektura-multzoa monumentu historiko-artistiko izendatu zuten 1944ean.