Ondarea

 

Bidearen eskuinaldera zertxobait desbideraturik kokatzen da, Santelices auzoan eta Garaperako bidean.

Eraikinak, batez ere harlanduzkoa, etxea ziurrenik dorretxe izan zela adierazten du, nahiz eta egun moztua dagoen. Dorretxe horretatik fatxadako elementu batzuk artatzen dira oraindik ere: moztutako arkudun atea, Salazar familiaren amarria duena, eta haren gainean, erlaizdun lehioa borobilez apaindua. Fatxada horren erdialdean, zenbait gezilehio eta kain bat. Horrez gain badira, baita, lehio gotiko bat, murruarteka bat etab. Defentsarako hesiaren zati bat ere artatzen du.