Ondarea

 

Bidearen ezkerraldean dago, Memerea orubearen eta Santelices dorretxearen artean.

Fatxada nagusia, harlanduzkoa, artatzen duen elementurik adierazgarrienetakoa da. Gezilehioren bat ere badauka, eta halaber, puntuzko apaingaiak dituzten lehioburuak eta hiru ate: bat dobera handiak dituen puntuerdiko atea da; horren eskuinaldean ate dindelatu bat, eta azkena, goiko extebizitzan, eskailera batez sarbidea duela.