Informazioa
Izapide honen bidez interesdunak eguneko zentroan sartzea eskatuko du.
Eguneko arreta zentroen zerbitzuaren aginpidea BFAri dagokio. Mendekotasun Legearen katalogoko zerbitzuetan agertzen den zerbitzua da.
Eskaera eta dagokion dokumentazioa Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan aurkeztu behar da, eta hemendik gizarte txosten bat igorriko da eta beste dokumentazioarekin batera BFAko Gizarte Ekintza Sailera bidaliko da.
Dokumentazioa
Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:
- Egotekotan interesdunaren ezgaitasuna frogatzen duen dokumentua
- Menpekotasun mailaren erabakia
- Osasun txostena
- GZIN -ren ziurtagiria
- Ondasun Zerga eta PFEZaren fotokopia
- Diru-sartzeak eta Ondasunak
- Obligaziorik gabez sartze dokumentua
- Erroldatze-ziurtagiria
- Nortasun-agiria
- Besteak
Oharrak
Izapide hau hainbat kanalen bidez egin daiteke.
www.muskiz.org webgunean bitarteko telematikoak erabiliz bidera dezakezu.
San Juan, 2, 48550 Muskizen kokatutako udal bulegoetan ere bidera dezakezu. Bertan dagokion inprimakia bete eta «Dokumentazioa» fitxan eskatzen den dokumentuak aurkeztu beharko dira.
Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Muskiz Udaleko telefono honetara: 94 670 60 00
Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900 840 250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.