Datuak babesteko eskubideak erabili

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Izapide honen bidez, interesdunak udalaren esku dauden datu pertsonalak eskuratzeko eskubidea gauza dezake, baita datu horiek zuzendu edo ezeztatzeko eskubideak ere.

Datuak eskuratzeko eskubidea gauzatzeko, interesdunak bere datu pertsonalak idatziko ditu eskabidean.

Datuak eskuratzeko eskubidearen bitartez, interesdunak honako informazioa eskuratuko du zehazki: bere datu pertsonalek tratamenduren bat jasotzen duten ala ez, jasotzen ari diren tratamenduaren helburua, datuen iturriari buruzko informazioa eta datuei buruz egin diren edo egingo diren jakinarazpenei buruzko informazioa.

Datuak zuzendu eta ezeztatzeko eskubideak udaleko datu-baseetan dagoen informazioa aldatzean edo ezeztatzean, hurrenez hurren, egokia denean, burututako eskubideak dira.

Datuen ezabatzea/deusteztatzea datuak udaleko kudeaketarako beharrezkoak diren funtsezko datuekin gatazkan ez direnean bakarrik burutuko da.

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Nortasun-agiria
  • Besteak
  • Interesdurnaren eskaera berresten duen dokumentua

Legezko informazioa

  • 2016/679 Erregelamendua (EB), 2016ko apirilaren 27koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari. Buruzkoa.
  • Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa.
  • Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa garatzen duen araudia onartzen duen Errege Dekretua.
  • Toki Araubidearen Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Legea.
  • Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa garatzen duen araudia onartzen duen Errege Dekretua.
  • Datu pertsonaletarako jabetza publikoko fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legea.
  • Datu pertsonaletarako jabetza publikoko fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legea garatzen duen urriaren 18ko 308/2005 Dekretua.
  • Aplika daitezkeen udal ordenantzak.
  • Oharrak

    Izapide hau hainbat kanalen bidez egin daiteke.

    www.muskiz.org webgunean bitarteko telematikoak erabiliz bidera dezakezu.

    San Juan, 2, 48550 Muskizen kokatutako udal bulegoetan ere bidera dezakezu. Bertan dagokion inprimakia bete eta «Dokumentazioa» fitxan eskatzen den dokumentuak aurkeztu beharko dira.

    Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Muskiz Udaleko telefono honetara: 94 670 60 00

    Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900 840 250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.