p>Izapide honen bidez udalerriko biztanleen erroldan dauden datu pertsonalen aldaketa eska daiteke.
Errolda udalerriko bizilagun guztien bizilekua eta helbidea helburu administratibo guztietarako ziurtatzen dituen erregistroa da. Estatuan bizi den pertsona orok ohiko bizilekua duen udalerriko erroldan inskribatu behar du bere burua. Norberak eskubidea du Erroldan agertzen diren berari buruzko datuak jakiteko eta, datuak oker daudenean, horien zuzenketa eskatzeko. Herritarraren datu orokorren edo bizilekuaren aldaketa egiteko, egoera berria beharrezkoak diren dokumentuekin frogatuko da. Aldaketak gauzatu ondoren dagokion ziurtagiria egiten da.
Eskaera egiteko baldintzak honako hauek dira:
- 16 urtetik gora izatea (gazteagoa izatekotan eta ez emantzipatua, bere legezko ordezkariak egin ahal izango du).
- Udalerrian erroldatuta egotea.