Oinarrizko sektorea
Nekazaritzako ustiategien kopurua murrizten ari da, industria eta hirietako instalakuntzek bultzaturik.
Industria eta eraikintza
Udalerri honetan dauden industri instalakuntzak, Petronor enpresaren birfindegia ezik, zur eta metalezko lantegi txikiak dira gehien bat. Instalakuntza honen eragina eskualdeaz gaindikoa da, Bilboko industrialde osoa ezezik, Euskadi osoa.
Zerbitzuak
Oinarrizko beharrizanei lotutako iharduerak dira, eskualdeko meatzekin dauden komunikazio onek ez baitute merkataritza handiagoa izan dadin uzten.