Albisteak

 

Ez da erraza ama edo aita izatea; aitzitik, arte bat da, eta gehienok saiatzen gara ahal bezain ondo egiten, batzuetan, guk izandako ereduak saihestuz, eurekin ados ez bagaude, eta beste batzuetan, errepikatuz, harrigarria bada ere. Beste ezer baino lehen, lasaitasuna. Era positibo batean eta tratu onen bidez hezteak esan nahi du albo batera uztea oihuak, irainak, mehatxuak, umiliazioak, ipurdikoak eta belarrondoak. Gurasotasun positiboak 3 oinarri ditu: ezagutzea, babestea eta hitz egitea.
• Umeak ezagutzea eta ulertzea: umeek nola sentitu, pentsatu eta erantzuten duten, euren garapen etaparen arabera.
• Segurtasuna eta oreka eskaintzea: umeek konfiantza izan behar dute euren gurasoengan, bai eta babestuak eta gidatuak sentitu ere.
• Arazoak era positiboan gainditzen saiatzea: zigor fisiko eta iraingarrietara jo gabe.

PROGRAMA

  • Heztea arte bat da eta ikasi egiten da.
  • Era positiboan heztea: gehiago jakin, hobeto hezteko.
  • Garai digitala hemen dago: zer egin guraso gisa, gainezka ez egiteko tabletekin, azken sakelakoekin, Internetekin…
  • Familia harreman kutsagarriak: nola antzeman, zeintzuk dira eta zer egin.
  • Nola kudeatu estresa: gurasoentzako aholkuak
  • Seme-alabak heztea berdintasunean, genero errespetuan…

Datak, ordua eta lekua

Otsailak 26; martxoak 5, 12 eta 26; eta apirilak 16 eta 23. Ordutegia: 15:15etik 16:45era. Gaztegunean izango dira saioak.

Norentzat

Eskolara joateko adinean (18 urtera arte) dauden umeen gurasoentzat.
Hezitzaileak.

Hizlaria:

José Morgado Nisa. Soziologoa, terapeuta, hezitzailea eta Coach profesionala, International Coaching School-ek egiaztatua.
Muskizko Udaleko Gizarte-hezkuntzako Esku-hartze Taldeak antolatua
IZENA EMATEKO: eiseirune@muskiz.com  / 946552873 ( Irune)
Izena emateko azken eguna: 2015eko otsailaren 23a