Albisteak

 
2016ko urriaren 24an eginiko ohiko bileran, Tokiko Gobernu Batzordeak honako deialdi hau onetsi zuen:

Xedea: Muskiz udalerriko hiri-lurzoruan etxebizitza kolektiboko eraikin pribatuak berritzeko obrak edo etxebizitza-eraikinetan igogailuak jartzeko obrak sustatzeko diru-laguntzak.

Aurrekontua: 35.000 euro.

Araudia: Diru-laguntzen emakida honako ordenantza arautzaile hauen araberakoa izango da: etxebizitza kolektiboko eraikin pribatuen fatxadak berritzeko diru-laguntzak eta Muskiz udalerriko etxebizitza-eraikinetan igogailuak jartzeko diru-laguntzak.

Epea: 20 eguneko epea egongo da eskaerak aurkezteko, deialdia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik aurrera zenbatzen hasita.

Muskizen, 2016ko azaroaren 7an.

Alkatea, Borja Liaño Abarrategi