Albisteak

 
Hasiko gara San Juan Jaiak antolatzen, aurten Ekainaren 23, 24, 25 eta 26an izango dira. Jai Batzordean parte hartzeko ez dago baldintza berezirik: ideia mundialak egitaraua prestatzeko, sortuko ditugun planak aurrera eramateko gogoak eta besterik ez. Lehenengo topaketa otsailaren 10ean, asteartea, arratsaldeko 19:00etan Meatzari Plazako Gaztegunean izango da. Etortzeko animatzen zaituztegu. Zure zain gaude.