Albisteak

 

Alkate-udalburu jaunak honako ebazpen hau eman du 2017ko abenduaren22an:

“Muskizko San Juan-El Pobaleko bide naturalean ura bultzatzeko hodia” delako Ur Hornidurako Azpiegituraren Plan Bereziaren berri eman da, Petróleos del Norte SA enpresak aurkeztu duena.
Ikusi dira, halaber, abenduaren hemezortzian udaleko arkitektoak hasiera batean onesteari buruz egin zuen aldeko txostena eta udal-idazkariak, abenduaren hogeian, izapidetzeko eta onesteko prozedurari buruz egin zuen
txostena.
Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 22.2.c artikuluan eman zaidan eskumena erabiliz, honako hau DEKRETATU DUT:

LEHENENGOA. - Hasiera batean onestea “Muskizko San Juan-El Pobaleko bide naturalean ura bultzatzeko hodia” delako Ur Hornidurako Azpiegituraren Plan Berezia. Planak 2017ko abenduko data du, eta Gonzalo de la Fuente Peña
jaunak eta Arsenio Mariñán Arroyuelo jaunak idatzi dute (Grupo Estudio de Informes Técnicos)

BIGARRENA. - Espedientea jendaurrean ipintzea hogei egun balioduneko epean; horretarako, Bizkaiko Aldizkari ofizialean eta lurralde historikoan gehien saltzen den egunkarian argitaratuko da iragarkia.

HIRUGARRENA. - Dekretu hau udalaren webgunean argitaratzeko agindua ematea”.

Horixe argitaratu da, guztiak jakinaren gainean egon daitezen.

Muskiz, 2017ko abenduaren 22a
ALKATEA,