Albisteak

 
Abenduaren 3a Euskararen Nazioarteko Eguna da; eta, egun hori ospatzeko, Muskizen ekintza ugari egingo ditugu, azaroaren amaieran eta abenduaren hasieran.

Muskizko Euskara Zerbitzuan egun hauek antolatzeko lan-talde bat osatu dugu. Helburua da iritzi desberdinak batzea, herritarren parte hartzea bultzatzea eta ardurak banatzea.

Muskizko elkarte eta herritar guztiak lan-talde horretan parte hartzera gonbidatzen ditugu. Parte hartzeko baldintza bakarra da egun hauek antolatzen laguntzea.

Lan-talde honen hirugarren bilera urriaren 30ean izango da (osteguna), 18:30ean, Muskizko Euskara Zerbitzuan. 
Euskararen eguneko ekimenei buruz edozein zalantza edo proposamen badaukazu, jo lasai Muskizko Euskara Zerbitzura (Kultur Etxeko 3. solairua)
94 670 70 75
euskara@muskiz.com