Albisteak

 

Muskizko Udaleko Berdintasuna Arloan uste dugu indarkeria sexistaren prebentzioa lehentasunezko lan-esparrua dela. Zehazki, gazteak eta gazteen kolektibora bideratutako ekimenak dira helburua.

Testuinguru horretan dago Beldur Barik Tokiko Lehiaketa Beldur Barik jarrera! tokiko lehiaketa. Ikus-entzunezko lehiaketa da, Muskizko Udalak antolatutakoa. Bada, udalerriko gazteriari aitorpena egiteko, baloratu eta saritu egiten dira neska-mutilek eginiko lanak, lan horiek erakutsi egiten dutenean nola egiten dieten aurre eguneroko ezberdintasunei, errespetuan, berdintasunean, askatasunean, erantzukizun partekatuan eta indarkeria sexistaren gaitzespenean oinarritutako jarrerekin (Beldur Barik jarrera).

Lehiaketan parte-hartzea arrazoitzeko eta errazteko, urrian bideoak sortzeko tailer bat egingo da. Honako hauek dira bere helburuak:
Hausnarketa-eremu bat sortzea, Beldur Barik Jarrera lehiaketan parte hartzeko mezuak sortzeko.
Berriz ere pentsatzea ea mezu horiek Beldur Barik jarrera azaltzen duten.
Mezu horiek bideoan adierazteko tresnak ezagutzea.

Irakaslea: IANIRE ESTÉBANEZ (genero eta indarkeria sexistaz aditua)

Doakoa. Leku mugatuak.

IRAUPENA: 6 ordu 

DATAK: Urriaren 22an eta 29an, 17:00etatik 20:00etara

IZEN EMATEAK: urriaren 17ra arte, Muskizko Gaztegunen.

Informazio gehiagorako:

946709936/berdintasuna@muskiz.com (Berdintasun saila)