Albisteak

 
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak datorren asteazkenean, urriak 31, Larrialdietako Kanpoko Planari dagokion simulakro bat egingo du, eta horren ondorioz, abian ipiniko da larrialdi kimikoetako sirenen sarea.

Iraupena: 10:00etatik 11:30era

Honakoetako baliabideek hartuko dute parte:
  • Muskiz, Abanto-Zierbenako eta Zierbenako udalak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiko PSISZ
  • Osakidetzako larrialdiak.
  • Ertzaintza
  • L.A.E.M.Z
  • Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoa
  • Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Saila

Abisu akustikoen deskribapena
  • Alertaren hasiera: hots uhindun batez eta isilune batez osatutako sekuentzia hau entzungo da.
  • Alertaren amaiera: hots plano eta jarraitu bat entzungo da 30 segundoz.