Albisteak

 

BIZKAIKO LURRALDE HISTORIKOKO TOKI ADMINISTRAZIOA 

Bilbao-Bizkaiako Ur-Partzuergoa

Zierbena eta Muskiz udal mugarteetako La Arenako eta Pobeñako ponpategiak
aldatzeko Proiektuaren jende aurreko informazioaren iragarkia.



Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren Zuzendaritza Batzordeak, 2018ko maiatzaren
30ean egindako ohiko bileran, honako erabakia hartu zuen, besteak beste:

Lehenengoa: Hasieran onestea eta jendaurrean jartzea Zierbena eta Muskiz udal-mugarteetako
La Arenako eta Pobeñako ponpategiak aldatzeko proiektua, bai eta egikaritzeak
eragindako ondasun eta eskubideen zerrenda ere.

Bigarrena: Proiektu hori jendaurrean erakustea hilabeteko epean, nahi duenak alegazioak
aurkeztu eta oharrak egin ditzan.

Hirugarrena: Aipatutako proiektuak eragindako ondasun eta eskubideen zerrenda
jendaurrean jartzea, 15 egun balioduneko epean, Legez adierazitako azken argitalpenetik
zenbatzen hasita. Hori, zerrendak lituzkeen akatsak zuzentzeko egokitzat jotzen diren
alegazioak aurkeztu ahal izan daitezen, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 17.
artikuluari eta hurrengo artikuluei zein Araudi horrekin bat datozen artikuluei dagokienez
ezarritakoaren arabera.

Aipatutako epean, bai proiektua bai ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean
izango dira Lurteken bulegoetan (Nafarroa kalea 6 - 3. solairua, 1. bulegoa
48001-Bilbao). Era berean, alegazioak aurkeztu ahal izango dira Ur Partzuergoko egoitzan:
San Bizente kalea 8, Albia I eraikina-beheko solairua 48001-Bilbao. Halaber, Muskiz
eta Zierbenako udaletxetako iragarki-tauletan ere jarriko dira jendaurrean.

Bilbon, 2018ko ekainaren 13an.—Lurzoruaren kudeaketarako saileko burua, Luis Miguel
Martín Prieto
Bizkaiko Aldizkari Ofiziala