Albisteak

 

KALEKO LAPURRETEN PREBENTZIOA

  • Ez utzi baliozko ezer bistan.
  • Behar duzun dirua bakarrik eraman, soinean; gehiago ez.
  • Familiako adinekoek banketxera joan beharra badaukate, ahal izanez gero, joan beraiekin.
  • Ez fidatu arreta erakartzen saiatzen diren ezezagunekin, edo gure ondoan, oso gertu jartzen direnekin. Sekula ez eman bizkarrik.
  • Poltsak soinean gurutzatuta eraman; beti itxita eta ondo helduta.

LAPURRETAN ARI BAZAIKIZU EDO DAGOENEKO LAPURTU BADIZUTE...

  • Ez egin aurre lapurrei, eta saiatu lasai egoten.
  • Beste norbaiten arreta erakartzeko aukera badaukazu, eskatu laguntza eta garrasi egin, baina, betiere, gure osotasun fisikoa arriskuan jarri gabe.
  • Hartu gogoan lapurraren ezaugarri fisiko guztiak, zer arma erabili duen, nola hitz egiten duen, orbainik daukan... edo identifikatzen lagun dezakeen beste edozer.
  • Lehenbailehen jakinarazi poliziari.