Albisteak

 

 ETXEETAN LAPURRETAK NOLA SAIHESTU

  • Eskura ditugun segurtasun-sistema guztiak jarri etxebizitzetan: ate blindatua, alarma, burdin hesiak, kutxa gotorrak ...
  • Atea ixteko, sarrailan buelta guztiak eman beti, kanpoan labur egongo bagara ere.
  • Aberastasuna ez nabarmenkeriaz erakutsi; batez ere, ezezagunekin gaudenean.
  • Ezezagunei ez utzi higiezinean sartzen; etxebizitzan sartzen, are gutxiago. Beharrezkoa bada, behatxulotik begiratu ondoren, nor diren galdetu.
  • Etxera itzultzean norbait barruan dagoela susmatuz gero edo kanpoaldean normala ez den jardueraren bat ikusiz gero, berehala deitu poliziari.
  • Ateetan edo sarrailetan objekturen bat ikusiz gero (esate baterako, zotzak, tolestutako paper-zatiak, behatxuloetan baselina …), berehala jakinarazi poliziari, eta horretaz gain, kontu handiz ibili, objektu horiek egoteak gure etxebizitza helburu dutela esan nahi baitu.
  • Ezezagunen ezaugarri fisikoei erreparatu, asko lagunduko baitu gertatutako egintzak ikertzeko edo egin nahi diren beste batzuei aurrea hartzeko.
  • Arreta handiz ibili behar da aldamioak dituzten eraikinetan: leihoak eta pertsianak ondo itxi eta kontrolatu, eta ez utzi agerian balio handiko objekturik.
  • Delituren bat egin den susmorik izanez gero, ez ezer ukitu, eta deitu berehala poliziari. Lekuko garenean ere, horrela jokatu behar dugu.

LAPURRETAN ARI BAZAIKIZU EDO DAGOENEKO LAPURTU BADIZUTE...

  • Ez egin aurre lapurrei, eta saiatu lasai egoten.
  • Beste norbaiten arreta erakartzeko aukera badaukazu, eskatu laguntza eta garrasi egin, baina, betiere, zure burua arriskuan jarri gabe.
  • Hartu gogoan lapurraren ezaugarri fisiko guztiak, zer arma erabili duen, nola hitz egiten duen, orbainik badaukan... edo identifikatzen lagun dezakeen beste edozer xehetasun.
  • Lehenbailehen jakinarazi poliziari.