Albisteak

 

SEXU-ERASOEN PREBENTZIOA

  • Batez ere gauez, saihestu toki bakartuak edo jenderik gabekoak, oinez zoazenean zein autoa aparkatzean.
  • Toki ilun eta bakartietatik bazabiltza normalean, aldatu zure ibilbidea.
  • Autoa aparkatzera edo hura hartzera zoazenean, erreparatu inguruetan pertsona susmagarriak antzemateko.
  • Auto-stop ez egitea gomendatzen da, eta ezezagunak ez hartzea autoan.
  • Ez sartu igogailura ezezagunekin.
  • Ezezagunak hurbiltzean kontuz ibili, eta haien proposamenak ez onartu, batez ere aisiarako eta atsedenerako eremuetan.
  • Deitu berehala poliziari, eta, ahal bada, edozein aitzakia hartuta eta diskrezioz, gaizkileak bertan dauden bitartean.

DAGOENEKO BIKTIMA BAZARA

  • Liskarrak saihestuko ditugu, lasaitasuna mantendu eta ihes egiten eta laguntza eskatzen saiatuko gara. Erasoaren tokitik ihes egin ezin baduzu, saiatu denbora irabazten, balizko laguntza baten aurrean, hitz egin erasotzailearekin eta aprobetxatu asmoak kentzeko.
  • Hartu gogoan gaizkilearen ezaugarri fisikoak, nola hitz egiten duen, orbainik badaukan... edo identifikatzen lagun dezakeen beste edozer xehetasun.
  • Erasoaren ondoren, zauden moduan geratu, hau da, ez zaitez garbitu ez eta arropa ere, froga posibleak baitira.
  • Lehenbailehen jakinarazi poliziari.