Albisteak

 

Alkate-udalburu jaunak honako ebazpen hau eman du 2017ko abenduaren 29an:

“Itsaslur-Pobeña babestu eta kontserbatzeko Plan Berezia” ikusita, Yoana García Mendizábal andreak, Anais Mitxelena andreak eta Anartz Ormaza Ugalde jaunak (Aranzadi Zientzia Elkartea) idatzitakoa 2017ko martxoan,

Ikusita, halaber, abenduaren hogeian udaleko arkitektoak hasiera batean onesteari buruz egin zuen aldeko txostena eta udal-idazkariak, abenduaren hogeitazortzian, izapidetzeko eta onesteko prozedurari buruz egin zuen txostena,

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 22.2.c artikuluan eman zaidan eskumena erabiliz, honako hau DEKRETATU DUT:

LEHENENGOA. - Hasiera batean onestea “Itsaslur-Pobeña babestu eta kontserbatzeko Plan Berezia”, Yoana García Mendizábal andreak, Anais Mitxelena andreak eta Anartz Ormaza Ugalde jaunak (Aranzadi Zientzia Elkartea) idatzitakoa 2017ko martxoan.

BIGARRENA. - Espedientea jendaurrean ipintzea hogei egun balioduneko epean; horretarako, Bizkaiko Aldizkari ofizialean eta lurralde historikoan gehien saltzen den egunkarian argitaratuko da iragarkia.

HIRUGARRENA. - Dekretu hau udalaren webgunean argitaratzeko agindua ematea”.

 Horixe argitaratu da, guztiak jakinaren gainean egon daitezen.
Muskiz, 2017ko abenduaren 29a
ALKATEA,