Albisteak

 

 

Martxan da Nagusi 2014, euren bizi kalitatea hobetze aldera prestakuntza, informazioa eta aisialdia bilatzen duten pertsona guztien elkargunea da Nagusi; ez adinekoena bakarrik, baita senideena, zaintzaileena eta adinekoak zaintzearekin zerikusia duten profesionalena ere.

Edizio honen helburua adinekoen bizi-kalitatea hobetzea da. Horregatik, erakusketa-, prestakuntza- eta diziplina-eskaintza zabal eta askotarikoa prestatu du Nagusik, eta aberasteko eta gozatzeko aukera zabala emango zaie bisitariei.

Udalerri gisa, Muskiz ekitaldi honetara joango da. Hori dela eta, zuen eskura 2 autobus jarriko ditugu dohainik, bai eta NAGUSI´14 azokara joateko gonbidapen bat ere.

Azoka urriaren 18an, 19an eta 20ean egingo da eta autobusak Kultur Etxearen pareko kamioien aparkalekutik aterako dira ordutegi hauetan:
Urriak 17, ostirala.
Irteera: 10:30etik 10:40era. Itzulera: 14:15ean BECen.
Urriak 18, larunbata.
Irteera: 15:30etik 15:40era. Itzulera: 20:15ean BECen.

Eman izena urrian 16:00etatik 18:00etara, Hirugarren Adinekoen Udal Zentroan. Informazio gehiago behar izanez gero, deitu 94 670 6630 zenbakira.
 
Listara joan