Albisteak

!!!No es no¡¡¡ 

EZ EZETZ DA! / ¡NO ES NO!

Horixe da, hain zuzen ere, Muskizko Udaleko Berdintasun Sailak eraso sexistei aurre egiteko abiarazitako kanpainaren leloa, batik bat tokiko jaiak direla eta. Kanpaina hedatzeko, txapak banatuko dira Muskizko herritarren artean.

Lelo horren xedea da aldarrikatzea, beste behin, emakume guztiek dutela (bereziki gazteek) jaiak libreki bizitzeko eskubidea. Jaiek seguruak izan behar dute, dibertsio-gune izateaz gain.

Hainbat jarrera sexista ez normalizatzeko gunea, horien aurrean erantzun duten gazteen jarrera zalantzan jarriko ez den gunea, eta gazte horien jarrerei garrantzirik edo sinesgarritasunik kentzen ez zaien gunea dira jaiak. Izan ere, gazte batek EZ esaten badu, hala nahi duelako da, eta horretarako eskubidea duelako.

Jaiak udalerriko gazte guztiek gozatzekoak dira: nahi duten moduan, nahi duten lekuan eta nahi dutenarekin gozatzekoak

Erasorik gabeko jaiak / Por unas las fiestas igualitarias