Albisteak

 
Muskizen helburua OMSaren Hiri Lagunkoien sarean sartzeko orduan pertsona helduekin herri lagunkoia izatea da, inguru urbano integratzaile eta gizarte bizitza ireki eta bateratzailea sortaraziz.

Dagoeneko 4 tailer izan dira. Lehenengoan aurkezpena egin zen Muskizko gune publikoak zirela muina eta besteetan hiri segurtasuna, garraioa eta etxebizitza landu ziren.

Hurrengo tailerra apirilak 15 izango dugu Dia zentruan goizeko 11:00 eta 13:00 bitartean eta partaidetza irekita dago; Komertzioa eta herrikoi sare soziala izango dira gakoa.

Lehenengo fase honetan ideiak batuko dira detektaturiko beharrekin eta ondorengo ekintzak erabakiko dituen akzio plana eraikituko da Muskiz Herri Lagunkoi bilakatzeko.