Albisteak

 

Asteburu honetan, maiatzaren 18an eta 19an, Eguzki Fest jaialdiko bigarren edizioa ospatuko da, iazko arrakastaren ondotik. Jardunaldi honetan, hainbat txoko ipiniko dira hurbiltzen diren auzotar eta bisitari guztien gozagarri, besteren artean, zaporeena eta usainena. Horretaz gain, hainbat tailer ere eskainiko dira, bertako moda, artisau garagardoak, zuzeneko musika eta dantza erakustaldiak. Aurten ere Meatzari plazan izango da Eguzki Fest izeneko jaia, larunbat eta igande goizean.

Arestian aipatu dugun bezala, aurten ere Eguzki Fest jaialdian bazter bereziak egokituko dira bertaratzen diren auzotar eta bisitari guztien gozamenerako. Usainen txokoan, esate baterako, ehunka lore, landare, hazi, xaboi, intsentsu eta abar ipiniko dira; zaporeen gunean bertako produktuak eta produktu artisauak eskainiko dira; eta umeen txokoan haurrentzako jarduerak, tailerrak eta animazioa izango da. Era berean, festa honen barruan, zuzeneko musika eta artisau garagardoak izango dira; eta horretaz gain, era bateko eta besteko produktuak erosteko aukera ere izango da, “Degusta” eta “Market” izeneko guneetan.

Larunbatean, goizeko 11:00etatik aurrera, hainbat jarduera izango dira 5 eta 14 urte arteko haurrentzat, adibidez, izozki artisauen elaborazioa, terrariumen diseinua, diademen eta lore koroen diseinua, eta frutazko muffinen eta karolinen diseinua. Zuzeneko musikari helduta, 13:00etan, Rever bertako taldeak joko du; arratsaldean, berriz, Mikel Bizar, eta  Sabes muy bien delakoen txanda iritsiko da, bai eta Space Jam taldearena ere,  zeinak, jardunaldia itxiko baitu. Larunbatean, hortik aparte, hainbat artisau produkturen dastatzeak ere izango dira, eta garagardo ugari probatu ahalko dira. 20:00etan, Baile Activo Muskiz taldearen erakustaldia eskainiko da. 

Igandean ere jaiak aurrera jarraituko du, eta haurrentzako hainbat tailer izango dira, goizeko 11:00etatik hasi eta eguerdira arte. Dantzarako abagunerik ere ez da faltako, izan ere, Studio 87 taldeak ikuskizun bat eskainiko du 12:30etik aurrera, eta 12:00etatik 15:00etara, Klaperttarrak taldeaz gozatu ahalko da.

Tailerretako izen-ematea
Haurrentzako tailerrek 2 euroko kostua izango dute, eta gehienez 20 lagun batu ahalko dira tailer bakoitzean. Parte hartzeko interesa duten horiek www.eguzkifest.com webgunean eman ahalko dute izena.

“Degusta” eta “Market” guneak
Eguzki Fest ospakizunera hurbiltzen diren bisitariek era bateko eta besteko produktu ugari aurkitu ahalko dituzte bertan:

Degusta Gunea: Crosta ogitegia, Kaitxo txokolates&kafes, Herman Thate, Arte Carne, Urrizti Gaztak, Maikala Tartas Artesanales, Especies del mundo, Vermutería, Enkarterri Concept Store, Oses Conservas de Navarra, La Conservera, La Quesería, Gourmet del Cantábrico.

Market Gunea: Lágrimas de cocodrilo, La Cocinelle de Rebeca García, CiaoBellaido, Con S de Su, Xaboi Punpuila, Anuahel, Mari Makeda, Mama Kitenge, Bitxiart, Aretxederra, taller de cuero, Mariangela Artese, Perpetummobile, Madrehierba Belar Denda, Bizislow, Ilustraciones Maryf, Design Concept

Artisau garagardoak: Boga Garagardoa, La txika de la cerveza, Virtus, Maiken Brewery, Basque Oak, Txorierri Garagardoa


Kartela (PDF, 273KB)