Albisteak

 
Gaur, apirilak 18, Monumentu eta Lekuen Nazioarteko eguna dela eta, EL Pobaleko Burdinolarekin elkarlanean, doako hainbat jarduera antolatu ditu Muskizko Udalak, belaunaldi desberdinen arteko ezagutza transmititzearen garrantzia gizarteratzeko asmoz, besteak beste, udalerriko kultura ondarea babestu eta kontserbatzeko balioak sustatzeari begira.
Lehenengo ekintza apirilaren 21ean egingo da, larunbatean. Lehen jarduera horretan 11 eta 15 urte arteko neska-mutikoek argazkilaritzari buruzko Masterclass bat jaso ahalko dute, Muñatones gazteluan, Xabier Armendarizen eskutik; eta ondoren kazetari lanetan arituko dira. Jarduera hori 11:00etatik 13:30era egingo da, guztiz doakoa izango da, eta parte hartzaileak helduekin batera bertaratu beharko dira.
Bigarren ekintza apirilaren 22an eramango da aurrera, Muñatones gazteluan. Salazartarren gaztelurako bisita gidatuak antolatuko dira,  eta desagertu zen San Martin portuaren omenez egindako ilustrazio bat estreinatuko da. Bisita horiek ere dohainik izango dira, hain justu ere, 10:30etik 12:00etara.
Apirilaren azken hilabetean, berriz, ibilbide bat egingo da Barbadun ibaitik, burdinolak eta errotak ezagutzeko. Paseo lasaia, oinez, paisaiaz eta inguruaz gozatzeko. El Pobaletik atera, ibaian gora abiatu eta La Olla delako eremu ikusgarrian geratuko dira ibiltariak. Valdivian inguruan lanean jarraitzen duen eskualdeko azken errota bisitatuko da, Pablo Palacios errotariaren laguntzaz. Ondo amaitzeko, Galdamesen egindako txakolina dastatuko da. Apirilaren 28an izango da, 10:30etik 13:30era, eta herritar guztiek parte hartu ahal dute. Eta azkenik, apirilaren 30ean, astelehenean, industria ondarearekin lotutako txango bat izango da, Iparraldera eta Béarn Pyrénées delakoetara. Ekintza hauetan parte hartu nahi dutenek informazio gehiago eskuratu eta erreserbak egin ditzakete 629 271516 telefonora deituta edo info@elpobal.com helbidera idatzita.

Argibide gehiago (PDF 1,66MB)