Albisteak

 

Lehiaketa publiko bidez, Servicios de Hostelería Peñascal izeneko enpresari esleitu dio antzinako Udal Hiltegiaren alokairua, eraikina taberna-jatetxe modura berriro zabaltzeko, eta gune hau berriz ere aktibatzeko, betiere bertako ekonomia eta udalerriko turismoa bultzatzeari begira. Hurrengo irailaren 26an irekiko da udalerriko jatetxe-taberna hau, arratsaldeko 19:00etan, eta herritar guztiei luzatzen zaie gonbidapena, Muskizko lokal berri hau ezagutzera hurbil daitezen. 

Gogora dezagun, proiektu honen bidez, toki garapena eta enplegua babestea dela enpresaren helburu nagusia, prestakuntza prozesuetan dauden pertsonentzako eta gizarte bazterketa pairatzeko arriskuan dauden bizilagunentzako lanpostuak sortuz. Horretaz gain, ostatu eskaintza egokia eskaini nahi zaio Muskizko herriari eta inguru hurbilari. Ildo beretik, komeni da gogoratzea Peñascal Kooperatibaren barruan sortu zela Servicios de Hostelería Peñascal, lana aurkitzeko pertsonek dituzten arazoak gainditzeko.

Peñascaleko elkarteak eta lan-taldeak helarazitako proposamenak, orotara, sei zerbitzu mota desberdin biltzen ditu, eta genero berria eta sofistikatua eskaintzea du helburu, betiere kalitatea bermatuta: barrako pintxoak, eguneko menua, menu espresa, plater ekologikoak (Ekoizan izeneko enpresak lagunduta), adostutako menuak eta kalitate handiko platerak. Zerbitzu horiek guztiak ostalaritza zerbitzuetan kualifikazio profesional altua duten profesional batzuek kudeatuko duten karta batean oinarrituko dira. Era berean, catering zerbitzua ere eskainiko da, instalazioetatik kanpo gisa horretako zerbitzuak behar dituzten talde, elkarte edo entitateei ere erantzuna eman ahal izateko.