Albisteak

 

20. korrika apirilaren 6an ailegatuko zaigu Muskizera, goizeko 09:38an. Las Carrerasetik igaro eta gero, El Crucero, Cendeja, Arkazieta eta Giba auzoak zeharkatuko ditu eta handik El Pobalerantz abiatuko da. "Batzuk" lelopean, hizkuntza, kultura eta mundu aniztasuna islatu nahi izan dute aurtengo Korrikako antolatzaileek. 11 egunez eta 10 gauez euskararen aldeko lasterketa ezagunak, guztira, 2.535 kilometro egingo ditu, Iruñera iritsi baino lehen.

Aurten ere, Korrikaren harira, auzotar guztientzako ekintzak antolatzen ari da Muskizko Udaleko Euskara Zerbitzua. Besteak beste, Kirmen Uribe idazlea etorri zaigu eta Pupu eta Lore izeneko antzezlana ere izan da Meatzari Aretoan, etxeko txikientzat. Ostegun honetan, apirilak 6, Muskizko ibilbidea bukatu eta gero, San Juan plazan, txokolatea eta hamaiketako txiki bat eskainiko dira, musikaz lagunduta. Horretaz gain, ostiralean, apirilak 7, umeentzako puzgarriak eta taloa izango dira Ortze tabernan. Bukatzeko, Iruñeko azken zatian korrika egin nahi duten herritarrentzako autobus bat ere ipini da. Autobuserako tiketak 2 euroan eros daitezke eta txangoa igandean izango da, goizeko 9:00etan, El Crucero kaleko BBK-ko geltokitik.