Albisteak

 
Muskizko Udala La Glorieta deritzon eremuko ingurumena biziberritzen eta moldatzen hasi da, eta horretarako 130.000 euroko aurrekontua bideratu da. Muskizko Udala aurretik egindako beste lanetatik abiatu da, eta gutxi gorabehera 27.100 metro koadroko azalera daukan natura eremua dela eta auzotarrek dauzkaten kezka eta interesak ezagutzeko abiarazitako parte-hartzeko prozesua ere kontuan hartu da, biziberritze eta egokitze lanak hasi baino lehenago.
Gaur egun, inguruko basoetako espezie bereizgarri diren milaka txilardi daude bertan, 2005ean La Glorietan izandako suaren ondoren. Hori horrela, Muskizko udalerriko biodibertsitatea handitzea, bizitza kalitatea murriztuko luketen kanpoko espezie inbaditzaileak saihestea, animalia eta landareak babestea, suteak izateko arriskuak ekiditea, eta ibiltarientzako erabilera publikoko paseatzeko eta naturarekin harremanetan egoteko gune bat eskaintzea dira proposatutako ekintzak.
Sarbideari dagokionez, oinezkoek erabil ditzaketen hiru bideak hobeto identifikatu ahal izateko hainbat ekintza eramango dira aurrera. Ildo beretik, La Glorietako sargune nagusian, hau da, aparkalekuaren ondoan dagoen sarbidean, iragarki ohol bat jarriko da, ibilbideak ikusarazteko. Bide eta bidexka sarean hainbat egokitze lan egingo dira, besteak beste, garbiketa orokorra eta sasiak kentzea, seinalizazioa jartzea, ura ateratzeko elementuak ipintzea, eta altzariak jartzea (paper ontziak, bankuak…). Era berean, gailurra nabarmenduko da, eta 56 alez osatuta dagoen arboretoa egokituko da, orain dauden hainbat espeziek bertan lekua izan dezaten, eta horretaz gain, beste espezie batzuk landatuko dira.

Segurtasun lerroa

Inguru honetako birsortzearekin batera, eremu hau inguratzen duten etxebizitzekiko segurtasun lerroa da beste gai garrantzitsuetako bat. Hori dela eta, gas edukiontzien inguruan sasiak sakonki kenduko dira, horrela, 10 metroko lerroa eraiki ahal izateko. La Glorietako hegoaldean, Arkazieta kalean, natura eremu honek hirigunea ukitzen du, hori horrela izanik, ukipen gune horretan ere banatzeko hesi bat egokituko da, eta zuhaixka erako lerro bat landatuko da.