Albisteak

 
EUSKADIKO ESKOLA JOLASAK
Kategoria: Haurrak, errepideko bizikleta

Mendiz Mendi Taldeak - Omar Fraile Txirrindularitza Eskolak, 2019ko maiatzaren 25ean, Euskadiko Txapelketa antolatuko du Muskizen, haurrak errepideko bizikletan kategorian, Euskadiko eta Bizkaiko Federazioen enkarguz.

Proba hau Muskizko Meatzari plazatik abiatuko da. Txirrindulariek San Juan, San Julian, Pobeña, Kobaron eta Meatzari plaza igaroko dituzte, kultur etxeko biribilgunean bira eman, eta bigarren itzuliari ekingo diote.

Lasterketak goizeko 09:00etan hasiko dira, hain justu ere, gizonezko proba izango da lehena, eta gizonek zirkuituari bi itzuli emango dizkiote. Goizeko 10:00etan, berriz, emakumeen txanda iritsiko da. Emakumeek gizonen ibilbide bera eta itzuli kopuru bera egingo dute, eta 10:45ak aldera bukatzea espero da. Txirrindulariei lekua uzte aldera, errepidea moztuko da denbora tarte horretan, eta horrek eragina izan dezake trafikoan.

Errepideko proba bukatu eta gero, pilotalekuko aparkalekuko Ginkanako probak hasiko dira. Autoentzako itxita egongo da aparkalekua