Albisteak

 

Aurtengoan ere, hainbat jarduera egingo ditugu jardunaldi hauen barruan; eta jarduera hauetan guztietan gure udalerriko herritarrek parte hartzea espero dugu, hala helduek nola gazteek.

Beste errealitate batzuk ezagutu eta berauetara hurbiltzea da jarduera hauen helburuetako bat. Horretarako, batetik, ikuspegi kritikoan sakonduko dugu, giza eskubideen aurkako egoerak bistaratuz, besteak beste, errefuxiatuen afera. Hain justu ere, gai horri buruzko mahai-ingurua izango dugu, Carlos Bargos eta Alma Saavedrarekin, hurrengo ostegunean, urriak 29, M Aretoan, 19:00etan.

Eta, horretaz gain, ekintza batzuek zabaltzen duten elkartasunaz hausnartuko dugu, kasurako, Sopuertako San Viator Ikastetxeak bultzatutako “Proyecto 4L Tropic” ekimena. Esperientzia hau azaroaren 5ean aurkeztuko dugu, 19:00etan, M Aretoan.

Herriko gazteek euren gunea izango dute, gastronomiaren bidez beste kultura batzuetara hurbiltzeko. Ildo horretatik, Munduko postreen tailerra egingo dugu Gaztegunean, azaroaren 13an, 18:30ean.

Osmundo Bilbao Garamendi IX. Literatur Lehiaketako sari banaketa urtarrilaren 21ean izango da, 18:30ean, Udal Liburutegian. Ekitaldi horrek itxiko ditu jardunaldiak.

Urria, azaroa eta abendua bitartean egingo dira jarduera hauek guztiak; eta honen bidez, berauetan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu herritar guztiok.