Albisteak

 
Dagoeneko izena eman daiteke Hirugarren Adinekoen Egoitzako ikastaro eta tailerretan, Kiroldegiko jarduerak barne (besteak beste, hirugarren adinekoen gimnasia eta igeriketa). Irailaren 3tik 10era eman daiteke izena, Hirugarren Adinekoen Udal Egoitzan, ADIN 60ko bulegoan, 16:00etatik 19:00etara.

 Aktibitateak

Jarduera hauek guztiek 20 €-ko kostua dute, matrikula eta jarduerarako sarbidea batuta; eta tailer gehiagotan parte hartu nahi izanez gero, beste 10 € gehiago ordaindu behar dira, tailer bakoitzeko. Ikastaro eta tailerrek plaza kopuru mugatua dute.

 

Eskura dauden plaza kopurua gaindituz gero, zozketa publiko bat egingo da, tailer edo ikastaro horietan parte hartu nahi duten guztien artean.

 

Informazio gehiagorako Hirugarren Adinekoen Udal Egoitzara bertaratu, ADIN 60ko bulegora, 16:00etatik 19:00etara edo deitu 94 670 66 30 telefonora eta Nahikari Animazio Teknikariaz galdetu.