Albisteak

 

Honen bidez jakinarazten dizut, herritarrek parte hartzeko programa betez, urriaren 7an eta 20an, goizeko 9:00etatik arratsaldeko 14:00etara, Kultur Etxeko M Aretoan, Hiri Antolaketako Plan Orokorreko idazle taldea izango dela, HAPOren aurre aurrerapenaren gainean eta HAPOren bi faseen gainean herritarrek eskatzen duten edozein argibide edo zalantza argitzeko.

 Idazle taldeak zure galderei erantzuteko, aurretiko hitzordua eskatu behar duzu, 94.670.60.00 (Luz. 108) telefonora deituta.

 Bide batez, jakinarazten dizut irailaren 29tik aurrera, hilabeteko epean, Kultur Etxeko lehenengo solairuan, ikusgai dauzkazula HAPOren 1., 2. eta 3. faseei buruzko informazio panelak.