Albisteak

 

HELBURUAK

· Familia uzterakoan, nerabeek sentitu eta adierazten dituzten aldaketa eta eraginak hauteman eta normalizatzea.

· Familiaren bizitzako tarte honetan gurasoek izaten dituzten pentsamendu eta sentimenduak ulertu eta onartzea.

· Bizitzaren ziklo honetan familia barruko harremanak erraztuko dituzten zenbait gaitasun eta estrategia ikasi eta lantzea: komunikazioa, funtzio afektiboaren eta arau-emailearen arteko oreka, arazoak konpontzea, mugak ezartzea.

METODOLOGIA ETA PLANIFIKAZIOA

Nerabezaroari buruzko eduki teorikoen ikasketa bultzatzearekin batera, guraso edo nerabe gisa daukan eginbeharra berrikusiko du pertsona bakoitzak, indarguneak eta zer hobetuak aztertuz. Era berean, tailerrean parte hartzen duten horiek harremanetan jarriko dira euren bizitzako une horretan pizten zaizkien pentsamendu eta sentimenduekin (bai euren seme-alaben harremanari dagokionez, bai norberarekiko hartu-emana kontuan hartuta)
Hori horrela, tailerra osatzen duten saioetan zehar, metodologia desberdinak erabiliko dira, betiere jarritako helburuak lortze aldera:

· Azalpen teorikoak.

· Ariketa praktikoak eta bizipenetakoak, bakoitzaren jokaera, sentimendu eta pentsamenduekiko barruko harremana bideratzeko.

· Bakoitzaren hausnarketak besteei azaldu eta taldean partekatzea

ANTOLATZAILEA: Gizarte-Hezkuntzako Esku-Hartze Taldea (Gizarte Ekintza).
NORENTZAT: Gurasoak, gizarte-hezkuntzako langileak…
TAILER EMAILEA: YARIMA ETXEBERRIA (Psikologoa-psikoterapeuta)
DATAK: Otsailak 21 eta 23, eta martxoak 7
ORDUTEGIA: 10:00-12:00
LEKUA: Muskizko Gaztegunea
IZENA EMATEKO: 946552873  eiseirune@muskiz.com  (Irune)

IZENA EMATEKO EPEA: Otsailaren 17ra arte. (15 PLAZA DAUDE BAKARRIK. IZENA EMATEKO HURRENKERA ERRESPETATUKO DA).

Haurtzaindegi zerbitzua dago, 2 urtetik gorakoentzat. Izena ematerakoan eskatu behar da.