Albisteak

 

Lagun hori:

Datorren irailaren 16an, domekan, gure Muskizko Azoka ospatuko dugu.

Ohiko nekazari eta abeltzain atalen osagarri, aurten adoptatzeko txakurrak izango ditugu ikusgai Zaunk elkartearen eskutik, baita ibilalditxoak zaldiz lauki barruan. Bestalde, Fernández Terreros Harategiak Muskizko txahal bat erreko digu bere 110. Urteurrenean eta 90.eko hamarkadan Donibane plazan zegoen Katxete erako (bertoko modalitatea, soilik Somorrostro aranean ikus dezakeguna) boloen erreprodukzio bat ikusi ahal izango dugu Trueba Zentroaren eskutik. Eta Muskizko Merkatarien Elkarteak tokiko merkataritzaren sustapen azoka antolatuko du frontoian.

Agur bero bat.

Muskizko Udala

Kultura, Kirola, Gazteria eta Euskara Saila