Albisteak

 

Lehiaketa honetarako irabazlerik ez izendatzea erabaki du epaimahaiak, oso ume gutxik hartu dutelako parte lehiaketan, eta, horretaz gain, aurkeztu diren lan gehienek jaietako egitarauko azalek izan behar dituzten ezaugarriak ez dauzkatelako.

Nolanahi ere, lehiaketa honetako sariak banatzea erabaki du epaimahaiak, euren kartelak aurkeztu dituzten 8 umeen artean. Sariak honakoak dira: barraketako tiketez betetako 200 €-ko kutxa bat eta 50 €-ko beste bi kutxa.

Antolatzaileak parte hatu duten ume guztiekin harremanetan jarriko dira, sariak jasotzera noiz etor daitezkeen jakinarazteko.